lunes, 27 de febrero de 2012

Egungo euskal ipuingintzaren historia

Aro garaikidean ekoiztutako euksal ipuingintzari buruzko liburua argitaratu du EHUk.
http://www.ehu.es/p200-content/es/contenidos/noticia/20120227_ipuingintza/es_ipuingin/ipuingintza.html

IKT-en dekalogoa

Hezkuntzan IKten erabilpen ona egiteko dekalogoa dozkizue oraingoan, interesgarria lastategian orratza aurkitzeko orduan, hau da IKT zentzuz erabiltzeko.

Blogak Haur Hezkuntzan

Honako aurkezpen honetan Haur Hezkuntzan blogen erabilpenari buruzko urrats batzuk dauzkagu. Nola erabili, zertarako, gurasoen inplikazioaren beharra, eta beste IKT batzuen erabilpenari buruzko zertzelada batzuk ematen dizkigu.

lunes, 20 de febrero de 2012

Gure lanen jabetza intelektuala

Internetera igotzen ditugun gure lanek egilea dute, beraz jabetza ere. Aurkezpen honetan jabetzaren lagapenari buruz zertzelada batzuk ematen dira, Creative Commons edo jabetza eskubideak mugatzeko lizentziak ere aurkezten dira, oso interesgarria hezkuntza alorrean!

Fantastic tools for schools

Esteka hau jaraituz gero, eskoletan erabil daitezkeen herraminta interesgarriak aurkezten dituen aurkezpena ikusi ahal izango duzu!

Spiti Valley (Online Image Editor)

Hona hemen Online Image Editor web aplikazioarekin atondutako argazkia:

Haur Hezkuntza etapa (Mindomo)

Hau da mindomo aplikazioarekin egin dudan eskematxoa, zeinetan Haur Hezkuntza etapa azaltzen saiatzen naizen.

viernes, 17 de febrero de 2012

Bideotutoriala: Box internet zerbitzaria

Hona hemen Camtasia programatxoarekin egindako bideotutoriala. Biodeotutorialean azaltzen da nola erabili Box aplikazioa. Box internet bidezko zerbitzaria da, non artxiboak gorde eta elkarbanatu daitezkeen. Oso tresna erabilgarria suertatzen da talde lanak egiteko orduan, internet konexioa duen edozein tokitik sar gintezke eta taldeko edonork egindako aldaketak gordeko dira dokumentu berean!

jueves, 16 de febrero de 2012

Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak irakaskuntza eleanitza sustatzeko aitzaki?

2011ko Ebaluazio Diagnostikoak (LH 4. mailako eta DBH 2. mailako ikasleek egiten duten froga, ikastetxeen hobekuntzarako balio duena eta oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten neurtzen duen), jakitera eman du ezberdintasun handia dagoela inglesa klasez kanpo jasotzen duten ikasleen eta eskolaz kanpoko ekintzak jasotzen ez dituzten ikasleen artean. 32 puntukoa omen da ezberdintasun hau inglesaren komunikazio gaitasunean.. Irakaskuntza eleanitza justifikatzeko aitzaki bikaina da, hori izango da datu honen helburua?
http://ccaa.elpais.com/ccaa/2012/02/15/paisvasco/1329306998_647925.html

miércoles, 15 de febrero de 2012

Haur Hezkuntzari buruzko bideoa

Hona hemen nik grabatutako bideoa, Haur Hezkuntza etapa azaltzen saiatu naiz. nire ahotsarekin hondatzen dut, baina...

Gero eta matrikula gehiago D ereduan

%1,6an igo da D ereduan matrikulatuak izan diren ikasleen kopurua EAEn, D eredua da nagusi haur berrien artean (2 urtekoak, alegia). Bizkaia izan du D ereduak gorantza gehiena, kontrara, aipatu beharra dago Nafarroan D ereduan matrikulatu den ikaslegoa murriztu dela.
http://paperekoa.berria.info/harian/2012-02-15/010/001/Ikasle_berrien_77k_eman_dute_izena_D_ereduan_iaz_baino_gehiagok.htm

4 ikasletik batek mailaren bat errepikatzen du Hego Euskal Herrian

PISA informeak adierazten duenez, Hego Euskal Herrian ikasleen %25ak maila errepikatzen du noizbait, errepikatzaileen gehienak 13-15 adin-tartean daude. Neurriak ondorio latzak dakartzala argudiatuz, ISEIk beste mota bateko neurriak proposatzen ditu (mailaz igotzea, laguntza jartzea, etab).
http://paperekoa.berria.info/harian/2012-02-15/020/001/Errepikatzeari_alternatibak_bilatzen.htm

domingo, 12 de febrero de 2012

Zer ikas genezake finlandiako Hezkuntza Sistematik?

Aspaldian entzuna nuen finlandiako hezkuntza sistemaren arrakasta, eta beti galdetu izan diot nire buruari zer dagoen horren guztiaren atzean. Hik Hasiren artikulu honetan zenbait pintzelkada ematen dira, irakaslegoaren prestakuntza jarraia, unibertsitate ikasketen kalitatea, etab. http://www.hikhasi.com/artikulua/1275
Norbaiti artikulua intersgarria iruditu bazaio, Hik Hasik monografikoa dauka gaiaren gainean, 23.a hain zuzen ere (Finlandiako Hezkuntza Sistema).

Txanogorritxoren ipuina

Hona hemen Movie Maker-ekin egindako bideoa.

Chrome web store

Chrome nabigatzaileak baditu zenbait aplikazio baliagarri irakaskuntzarako (matematikak lantzeko, hizkuntzak iaksteko, jolasak, puzzleak, etabar luze bat). Hauetariko asko klasean erabiltzeko egokiak izan litezke, baldintza bakarra hauek erabili ahal izateko, esandako nabigatzailea erabiltzea da (https://chrome.google.com/webstore/category/app/8-education).

Hezkuntza - paradigmak aldatu dira?


Paradigmas de la Educacion, por KEN ROBINSON from latinan on Vimeo.

Ongi etorria

Hona hemen Hezkuntzari Aplikatutako teknologia Berriak irakasgaian egin dudan bloga!