viernes, 1 de junio de 2012

10 gako YouTube gelan erabiltzeko

Hurrengo irudian sakatuz, YouTube gelan erabiltzeko zenbait aholku aurkituko dituzue. Bideoen ediziotik abiatuta, elkarbanatze pribaturaino, oso erabilgarria!

domingo, 6 de mayo de 2012

PB works Elkartegia

Taldeko lan bezala, PBworks atari bat ireki dugu eta bertan Haur hezkuntza gela bati buruzko informazio oso baliogarria sartu dugu: printzipioak, antolaketa, txokoak, etab.
Gure lana ezagutu nahi baduzue, sakatu argazkian:

Educación 3.0, XXI mendeko gelako aldizkaria

Irakaskuntzaren alorrean IKTak bultzatzeko sortu den plataforma da, horretan diharduen guztiarentzat, ezinbesteko erreferentzia!

Google ekosistema

google ekosistema anitzaren barruan jaioberria dugu, Google Drive, honen bidez dokumentuak hodei birtualera igo ahal izango ditugu, elkarbanatu, aldatu, etab. Box, Dropbox eta horrelakoen antzekoa, noski bere berezitasunekin eta Google-en beste aplikazio batzuekin guztiz bateragarria (Docs, etab.)

Incredibox, melodiak sortzen

Haurren sormena lantzeko baste aplikazio bat, Incredibox. Aplikazio honi esker, ikasleek melodiak sortu ahal izango dituzte!

Audioipuinak sortzen

Littlebirdtales Haur Hezkuntzako gelan audioipuinak sortzeko aplikazio baliogarria da, audioa eta irudiak erabiliz ikasleek ekoiztutako ipuin bikaina izango dugu.

Scoop.it

Scoop.it edukiak interneten elkarbanatzeko atari ona eta erraza da, anima zaitezte zuen jakintza alorrari buruzko edukiak elkarbanatzen!
http://www.scoop.it/

Argazkiak online editatzen

Argazkiak online editatzeko 10 aplikazio, doakoak!
http://www.dzoom.org.es/noticia-15053.html

Bomomo

Bomomo Haur Hezkuntzako ikasleen originaltasuna eta sormena lantzeko baliabide ideala da, hona hemen nik egindako marrazkitxoa:

Mugikorra gelan erabiltzerik bai?

Telefono mugikorren erabilgarritasun akademikoari buruzko oso artikulu interesgarria, pila bat aukera irekitzen dira ikasi nahi duenarentzat, eta nola ez irakatsi nahi duenarentzat ere, garai berriak atean ditugu, hasi gaitezen egokitzen.

Audioliburuak

Hizkuntza klasean erabiltzeko oso aproposak dira audioliburuak, hurrengo webgunean klasekoak eta egungo audioliburuak dauzkagu, anima zaitezte irakurtzera, ups, entzutera!

En la nube TIC

Hamaika gomendio eta baliabide luzatzen dituen  blog intersgarria da hurrengo linkean estekatzen dudana. Irakasleek elkarlanean egindakoa eta nahi duenarentzat zuzendutakoa!
http://enlanubetic.blogspot.com.es/

En TIC confío

Kolonbiako gobernuak, ikasle, guraso eta irakasleentzat oso webgune egoki eta erabilgarria jarri du abian, kasu praktikoak, gomendioak eta denetarik aurkituko duzue bertan!

Guraso, nola jardun IKTekin seme-alabekin?

Hurrengo blogean gurasoei seme-alaben hezkuntza teknologikoan laguntzeko zenbait orientabide eta baliabide agertzen dira. Gogoratu debekatzea ez dela bidea, erabilera arduratsua sustatzea bai bada!

Infografia: teknologia berriek garuna aldatzen dute

Teknologia berriek gure garunaren informazioa prozesatzeko era erabat aldatzen ari dira, infografia honetan aldaketa horri buruzko ikerketa baten emaitzak ageri dira, oso interesgarria. Darwinen garapenaren teoriarekin bat, etengabeko aldaketan gaude, eta bizi garen garaiotan, inoiz baino azkarrago!
Sakatu irudian infografia irakurtzeko.

miércoles, 4 de abril de 2012

Eskola 2.0

Hau da Eskola 2.0 prgramari buruzko egindako Power Point-a. Slide Share-en ere badago! Eskola 2.0
View more presentations from nineuhhikt.
"> Zuen gustukoa izatea espero dut!

Baliabide egokiak + irakaste jardun inplikatua = arrakastarako bidea

Hona hemen wiki bat zeinetan pila bat baliabide irakasle eta ikasleen eskura jartzen diren: aurkezpenak egiteko baliabideak, bideoak egiteko, buru-mapak egitekoak, .. buf! pila bat gauza, kriston bilketa-lana dago honen atzetik, baina primerakoa da!

http://cooltoolsforschools.wikispaces.com/

miércoles, 28 de marzo de 2012

Hezkuntzaren hobekuntzarako 5 gako

El País-en artikulu honetan hezkuntza sistema hobetzeko zenbait irizpide ematen dira, besteak beste irakaleen hobekuntza jarraia, administrazioaren inplikazio aktiboa, edukien gaineko gogoeta, etab.
Jarraitu berria hurrengo estekan: http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/03/25/actualidad/1332696480_604729.html

sábado, 17 de marzo de 2012

Gela digitalak

Teknologia berriak gero eta nabarmenagoak dira hezkuntza alorrean. Baliabide digitalen erabilgarritasunaz konturatu direnak gero eta gehiago dira, bada zeinek iragartzen duen hemendik 3 urtera liburuak paper formatuan desagertuko direla, batek daki horrela izango den, baina ziurra dena, etorkizunerako ildoa hortik doala da.
Berri honen gainean gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu irudian edo jarraitu hurrengo esteka: http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/03/16/actualidad/1331927319_202311.html

jueves, 15 de marzo de 2012

iPad gelan

Salamankako herri batean iPad-ak gelan erabiltzeko proiektua jarri da abian. Ikasleek klaseetan erabiltzen dute Apple-en tableta, pozik egongo dira sagarrarern lagunak! ematen du Apple-ek hezkuntzan erabilia izan daitekeen programa bat kaleratzeko asmoa duela, Configurator delakoa.

Gehiago jakin nahi izanez gero, jarraitu El País-eko berria irudia sakatuz edo hurrengo esteka jarraituz: http://tecnologia.elpais.com/tecnologia/2012/03/14/actualidad/1331712144_262891.html

Gaur egindako aurkezpena

Unibertsitatean lantxo bat aurkeztu dugu eta betiko Power Point-a alde batera utziz, aurkezpen dinamiko bat egitea otu zaigu, horretarako Prezi aplikazioaz baliatu gara, hona hemen emaitza:

Aurkezpena ikusi nahi izatekotan, sakatu irudian edo joan hurrengo estekara: http://prezi.com/wb8zhbjydwnb/present/?auth_key=69tblk1&follow=wbuflghu8sza

miércoles, 7 de marzo de 2012

Hezkuntzarako 100 baliabide

Top hundred! ehun web baliabide irakaskuntza alorrean erabiltzeko, batzuei buruz mintzatu gara jada, beste batzuk berriak dira, interesgarria aurkezpen hau!

martes, 6 de marzo de 2012

Maiatzean meatzean

Ibilaldia 2012k IKT-ei erreferentzia egiten die, gainera sare sozialen bidez hautatua izan da! hona hemen:

lunes, 27 de febrero de 2012

Egungo euskal ipuingintzaren historia

Aro garaikidean ekoiztutako euksal ipuingintzari buruzko liburua argitaratu du EHUk.
http://www.ehu.es/p200-content/es/contenidos/noticia/20120227_ipuingintza/es_ipuingin/ipuingintza.html

IKT-en dekalogoa

Hezkuntzan IKten erabilpen ona egiteko dekalogoa dozkizue oraingoan, interesgarria lastategian orratza aurkitzeko orduan, hau da IKT zentzuz erabiltzeko.

Blogak Haur Hezkuntzan

Honako aurkezpen honetan Haur Hezkuntzan blogen erabilpenari buruzko urrats batzuk dauzkagu. Nola erabili, zertarako, gurasoen inplikazioaren beharra, eta beste IKT batzuen erabilpenari buruzko zertzelada batzuk ematen dizkigu.

lunes, 20 de febrero de 2012

Gure lanen jabetza intelektuala

Internetera igotzen ditugun gure lanek egilea dute, beraz jabetza ere. Aurkezpen honetan jabetzaren lagapenari buruz zertzelada batzuk ematen dira, Creative Commons edo jabetza eskubideak mugatzeko lizentziak ere aurkezten dira, oso interesgarria hezkuntza alorrean!

Fantastic tools for schools

Esteka hau jaraituz gero, eskoletan erabil daitezkeen herraminta interesgarriak aurkezten dituen aurkezpena ikusi ahal izango duzu!

Spiti Valley (Online Image Editor)

Hona hemen Online Image Editor web aplikazioarekin atondutako argazkia:

Haur Hezkuntza etapa (Mindomo)

Hau da mindomo aplikazioarekin egin dudan eskematxoa, zeinetan Haur Hezkuntza etapa azaltzen saiatzen naizen.

viernes, 17 de febrero de 2012

Bideotutoriala: Box internet zerbitzaria

Hona hemen Camtasia programatxoarekin egindako bideotutoriala. Biodeotutorialean azaltzen da nola erabili Box aplikazioa. Box internet bidezko zerbitzaria da, non artxiboak gorde eta elkarbanatu daitezkeen. Oso tresna erabilgarria suertatzen da talde lanak egiteko orduan, internet konexioa duen edozein tokitik sar gintezke eta taldeko edonork egindako aldaketak gordeko dira dokumentu berean!

jueves, 16 de febrero de 2012

Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak irakaskuntza eleanitza sustatzeko aitzaki?

2011ko Ebaluazio Diagnostikoak (LH 4. mailako eta DBH 2. mailako ikasleek egiten duten froga, ikastetxeen hobekuntzarako balio duena eta oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten neurtzen duen), jakitera eman du ezberdintasun handia dagoela inglesa klasez kanpo jasotzen duten ikasleen eta eskolaz kanpoko ekintzak jasotzen ez dituzten ikasleen artean. 32 puntukoa omen da ezberdintasun hau inglesaren komunikazio gaitasunean.. Irakaskuntza eleanitza justifikatzeko aitzaki bikaina da, hori izango da datu honen helburua?
http://ccaa.elpais.com/ccaa/2012/02/15/paisvasco/1329306998_647925.html

miércoles, 15 de febrero de 2012

Haur Hezkuntzari buruzko bideoa

Hona hemen nik grabatutako bideoa, Haur Hezkuntza etapa azaltzen saiatu naiz. nire ahotsarekin hondatzen dut, baina...

Gero eta matrikula gehiago D ereduan

%1,6an igo da D ereduan matrikulatuak izan diren ikasleen kopurua EAEn, D eredua da nagusi haur berrien artean (2 urtekoak, alegia). Bizkaia izan du D ereduak gorantza gehiena, kontrara, aipatu beharra dago Nafarroan D ereduan matrikulatu den ikaslegoa murriztu dela.
http://paperekoa.berria.info/harian/2012-02-15/010/001/Ikasle_berrien_77k_eman_dute_izena_D_ereduan_iaz_baino_gehiagok.htm

4 ikasletik batek mailaren bat errepikatzen du Hego Euskal Herrian

PISA informeak adierazten duenez, Hego Euskal Herrian ikasleen %25ak maila errepikatzen du noizbait, errepikatzaileen gehienak 13-15 adin-tartean daude. Neurriak ondorio latzak dakartzala argudiatuz, ISEIk beste mota bateko neurriak proposatzen ditu (mailaz igotzea, laguntza jartzea, etab).
http://paperekoa.berria.info/harian/2012-02-15/020/001/Errepikatzeari_alternatibak_bilatzen.htm

domingo, 12 de febrero de 2012

Zer ikas genezake finlandiako Hezkuntza Sistematik?

Aspaldian entzuna nuen finlandiako hezkuntza sistemaren arrakasta, eta beti galdetu izan diot nire buruari zer dagoen horren guztiaren atzean. Hik Hasiren artikulu honetan zenbait pintzelkada ematen dira, irakaslegoaren prestakuntza jarraia, unibertsitate ikasketen kalitatea, etab. http://www.hikhasi.com/artikulua/1275
Norbaiti artikulua intersgarria iruditu bazaio, Hik Hasik monografikoa dauka gaiaren gainean, 23.a hain zuzen ere (Finlandiako Hezkuntza Sistema).

Txanogorritxoren ipuina

Hona hemen Movie Maker-ekin egindako bideoa.

Chrome web store

Chrome nabigatzaileak baditu zenbait aplikazio baliagarri irakaskuntzarako (matematikak lantzeko, hizkuntzak iaksteko, jolasak, puzzleak, etabar luze bat). Hauetariko asko klasean erabiltzeko egokiak izan litezke, baldintza bakarra hauek erabili ahal izateko, esandako nabigatzailea erabiltzea da (https://chrome.google.com/webstore/category/app/8-education).

Hezkuntza - paradigmak aldatu dira?


Paradigmas de la Educacion, por KEN ROBINSON from latinan on Vimeo.

Ongi etorria

Hona hemen Hezkuntzari Aplikatutako teknologia Berriak irakasgaian egin dudan bloga!