Mostrando las entradas con la etiqueta Haur Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta Haur Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

domingo, 6 de mayo de 2012

Educación 3.0, XXI mendeko gelako aldizkaria

Irakaskuntzaren alorrean IKTak bultzatzeko sortu den plataforma da, horretan diharduen guztiarentzat, ezinbesteko erreferentzia!

Incredibox, melodiak sortzen

Haurren sormena lantzeko baste aplikazio bat, Incredibox. Aplikazio honi esker, ikasleek melodiak sortu ahal izango dituzte!

Audioipuinak sortzen

Littlebirdtales Haur Hezkuntzako gelan audioipuinak sortzeko aplikazio baliogarria da, audioa eta irudiak erabiliz ikasleek ekoiztutako ipuin bikaina izango dugu.

Scoop.it

Scoop.it edukiak interneten elkarbanatzeko atari ona eta erraza da, anima zaitezte zuen jakintza alorrari buruzko edukiak elkarbanatzen!
http://www.scoop.it/

Argazkiak online editatzen

Argazkiak online editatzeko 10 aplikazio, doakoak!
http://www.dzoom.org.es/noticia-15053.html

Bomomo

Bomomo Haur Hezkuntzako ikasleen originaltasuna eta sormena lantzeko baliabide ideala da, hona hemen nik egindako marrazkitxoa:

Mugikorra gelan erabiltzerik bai?

Telefono mugikorren erabilgarritasun akademikoari buruzko oso artikulu interesgarria, pila bat aukera irekitzen dira ikasi nahi duenarentzat, eta nola ez irakatsi nahi duenarentzat ere, garai berriak atean ditugu, hasi gaitezen egokitzen.

Audioliburuak

Hizkuntza klasean erabiltzeko oso aproposak dira audioliburuak, hurrengo webgunean klasekoak eta egungo audioliburuak dauzkagu, anima zaitezte irakurtzera, ups, entzutera!

En la nube TIC

Hamaika gomendio eta baliabide luzatzen dituen  blog intersgarria da hurrengo linkean estekatzen dudana. Irakasleek elkarlanean egindakoa eta nahi duenarentzat zuzendutakoa!
http://enlanubetic.blogspot.com.es/

En TIC confío

Kolonbiako gobernuak, ikasle, guraso eta irakasleentzat oso webgune egoki eta erabilgarria jarri du abian, kasu praktikoak, gomendioak eta denetarik aurkituko duzue bertan!

miércoles, 4 de abril de 2012

Baliabide egokiak + irakaste jardun inplikatua = arrakastarako bidea

Hona hemen wiki bat zeinetan pila bat baliabide irakasle eta ikasleen eskura jartzen diren: aurkezpenak egiteko baliabideak, bideoak egiteko, buru-mapak egitekoak, .. buf! pila bat gauza, kriston bilketa-lana dago honen atzetik, baina primerakoa da!

http://cooltoolsforschools.wikispaces.com/

miércoles, 7 de marzo de 2012

Hezkuntzarako 100 baliabide

Top hundred! ehun web baliabide irakaskuntza alorrean erabiltzeko, batzuei buruz mintzatu gara jada, beste batzuk berriak dira, interesgarria aurkezpen hau!

lunes, 27 de febrero de 2012

Egungo euskal ipuingintzaren historia

Aro garaikidean ekoiztutako euksal ipuingintzari buruzko liburua argitaratu du EHUk.
http://www.ehu.es/p200-content/es/contenidos/noticia/20120227_ipuingintza/es_ipuingin/ipuingintza.html

IKT-en dekalogoa

Hezkuntzan IKten erabilpen ona egiteko dekalogoa dozkizue oraingoan, interesgarria lastategian orratza aurkitzeko orduan, hau da IKT zentzuz erabiltzeko.

Blogak Haur Hezkuntzan

Honako aurkezpen honetan Haur Hezkuntzan blogen erabilpenari buruzko urrats batzuk dauzkagu. Nola erabili, zertarako, gurasoen inplikazioaren beharra, eta beste IKT batzuen erabilpenari buruzko zertzelada batzuk ematen dizkigu.

lunes, 20 de febrero de 2012

Gure lanen jabetza intelektuala

Internetera igotzen ditugun gure lanek egilea dute, beraz jabetza ere. Aurkezpen honetan jabetzaren lagapenari buruz zertzelada batzuk ematen dira, Creative Commons edo jabetza eskubideak mugatzeko lizentziak ere aurkezten dira, oso interesgarria hezkuntza alorrean!

Fantastic tools for schools

Esteka hau jaraituz gero, eskoletan erabil daitezkeen herraminta interesgarriak aurkezten dituen aurkezpena ikusi ahal izango duzu!

Haur Hezkuntza etapa (Mindomo)

Hau da mindomo aplikazioarekin egin dudan eskematxoa, zeinetan Haur Hezkuntza etapa azaltzen saiatzen naizen.

miércoles, 15 de febrero de 2012

Haur Hezkuntzari buruzko bideoa

Hona hemen nik grabatutako bideoa, Haur Hezkuntza etapa azaltzen saiatu naiz. nire ahotsarekin hondatzen dut, baina...