domingo, 6 de mayo de 2012

PB works Elkartegia

Taldeko lan bezala, PBworks atari bat ireki dugu eta bertan Haur hezkuntza gela bati buruzko informazio oso baliogarria sartu dugu: printzipioak, antolaketa, txokoak, etab.
Gure lana ezagutu nahi baduzue, sakatu argazkian:

Educación 3.0, XXI mendeko gelako aldizkaria

Irakaskuntzaren alorrean IKTak bultzatzeko sortu den plataforma da, horretan diharduen guztiarentzat, ezinbesteko erreferentzia!

Google ekosistema

google ekosistema anitzaren barruan jaioberria dugu, Google Drive, honen bidez dokumentuak hodei birtualera igo ahal izango ditugu, elkarbanatu, aldatu, etab. Box, Dropbox eta horrelakoen antzekoa, noski bere berezitasunekin eta Google-en beste aplikazio batzuekin guztiz bateragarria (Docs, etab.)

Incredibox, melodiak sortzen

Haurren sormena lantzeko baste aplikazio bat, Incredibox. Aplikazio honi esker, ikasleek melodiak sortu ahal izango dituzte!

Audioipuinak sortzen

Littlebirdtales Haur Hezkuntzako gelan audioipuinak sortzeko aplikazio baliogarria da, audioa eta irudiak erabiliz ikasleek ekoiztutako ipuin bikaina izango dugu.

Scoop.it

Scoop.it edukiak interneten elkarbanatzeko atari ona eta erraza da, anima zaitezte zuen jakintza alorrari buruzko edukiak elkarbanatzen!
http://www.scoop.it/

Argazkiak online editatzen

Argazkiak online editatzeko 10 aplikazio, doakoak!
http://www.dzoom.org.es/noticia-15053.html

Bomomo

Bomomo Haur Hezkuntzako ikasleen originaltasuna eta sormena lantzeko baliabide ideala da, hona hemen nik egindako marrazkitxoa:

Mugikorra gelan erabiltzerik bai?

Telefono mugikorren erabilgarritasun akademikoari buruzko oso artikulu interesgarria, pila bat aukera irekitzen dira ikasi nahi duenarentzat, eta nola ez irakatsi nahi duenarentzat ere, garai berriak atean ditugu, hasi gaitezen egokitzen.

Audioliburuak

Hizkuntza klasean erabiltzeko oso aproposak dira audioliburuak, hurrengo webgunean klasekoak eta egungo audioliburuak dauzkagu, anima zaitezte irakurtzera, ups, entzutera!

En la nube TIC

Hamaika gomendio eta baliabide luzatzen dituen  blog intersgarria da hurrengo linkean estekatzen dudana. Irakasleek elkarlanean egindakoa eta nahi duenarentzat zuzendutakoa!
http://enlanubetic.blogspot.com.es/

En TIC confío

Kolonbiako gobernuak, ikasle, guraso eta irakasleentzat oso webgune egoki eta erabilgarria jarri du abian, kasu praktikoak, gomendioak eta denetarik aurkituko duzue bertan!

Guraso, nola jardun IKTekin seme-alabekin?

Hurrengo blogean gurasoei seme-alaben hezkuntza teknologikoan laguntzeko zenbait orientabide eta baliabide agertzen dira. Gogoratu debekatzea ez dela bidea, erabilera arduratsua sustatzea bai bada!

Infografia: teknologia berriek garuna aldatzen dute

Teknologia berriek gure garunaren informazioa prozesatzeko era erabat aldatzen ari dira, infografia honetan aldaketa horri buruzko ikerketa baten emaitzak ageri dira, oso interesgarria. Darwinen garapenaren teoriarekin bat, etengabeko aldaketan gaude, eta bizi garen garaiotan, inoiz baino azkarrago!
Sakatu irudian infografia irakurtzeko.